Azken asteetan 121 positibo baieztatu dituzte Ermuan eta 98 Eibarren, Debabarrenean guztira 258 kasu berri

Azken asteetan 121 positibo baieztatu dituzte Ermuan eta 98 Eibarren, Debabarrenean guztira 258 kasu berri
2020/07/22 eta kitto!
Atzo, 4.911 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 111 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 7 Araban, 67 Bizkaian y 37 en Gipuzkoan. Horietako 28 Ermuan baieztatu zituzte atzoko egunean; 14 Eibarren; 5 Deban2 Soraluzen eta bat Mutrikun.

Azken bi asteetako eboluzioari begiratzen badiogu, 258 kasu erregistratu dira gure eskualdean (horietako ia erdia Ermuan (121) eta 98 Eibarren. Bestalde, Elgoibarren 16 zenbatu dira; 13 Deban; 9 Soraluzen eta atzo kasu bat agertu zen Mutrikun.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 3 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, uztailaren 12tik 19ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke ez dela COVID bidezko heriotzarik izan zuzeneko kausa gisa.