Azken egunetako igoera handiena, 9 kasu berrirekin

0    Gizartea 
CDwes76
Azken egunetako igoera handiena, 9 kasu berrirekin
ETA KITTO 2020, Api 02

Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du. Azken orduetan 9  positibo gehiago agertu dira Osasun Sailaren datuetan. Guztira, beraz, 126 dira kutsatuta dauden herritarrak Debabarrenean. Kasu berri gehienak, 7 hain zuzen ere, Eibarren agertu dira. Beraz,  guztira, 54 laguni baieztatu zaie gaixotasuna Eibarren, beti ere Osasun Sailaren datuen arabera. Beste bi kasuak Ermuan zenbatu dira (guztira 24 kasu).

Gerritek copia

Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:
Eibar            54
Elgoibar      27
Ermua          24
Deba              9
Mendaro     2
Mutriku        6
Mallabia       0
Soraluze       4

 

Eibar  ospitaleari  dagokionez,  47 gaixo daude ospitaleratuta, eta  35  Mendaron. Guztira,  aurreko egunean baino 3 lagun gehiago.  Osasun sailak emandako datuen arabera, bakar bat ere ez dago ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean).

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »