Azken hiru egunetan 12 positibo berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Azken hiru egunetan 12 positibo berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Mar 22

Barixakutik domekara arte 12 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren (barixakuan sei, zapatuan bi eta atzo lau) eta intzidentzia-tasa 262,07koa da.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan 16 positibo atzeman zituzten eta eremu gorrian jarraitzen du (692,93), Deban zazpi, Elgoibarren bi, eta Mallabian, Soraluzen eta Mendaron kasu bana atzeman zuten.

Atzo, 6.158 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 329 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 58 Araban, 166 Bizkaian, 104 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 90 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »