[AZKEN ORDUKOA] Automobil baten aztarnak aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian

[AZKEN ORDUKOA] Automobil baten aztarnak aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian
2020/04/05 eta kitto!
Orain dela ordu erdi inguru, 21:00ak aldera ETB-k eman duen informazioaren arabera, Zaldibarko hondakindegian lanean ari den operatiboak automobil baten aztarnak aurkitu ditu. Automobila Alberto Sololuze, desagertutako langileetako batena izan daitekeela uste dute, baina momentuz ez dute gorpurik aurkitu. Oraingoz ez dago beste informaziorik, baina berririk badago, joango gara ezagutzera ematen.