Balkoiak eta leihoak apaintzeko II. lehiaketaren sariak banatu ditu Eibarko Udalak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Balkoiak eta leihoak apaintzeko II. lehiaketaren sariak banatu ditu Eibarko Udalak
ETA KITTO 2019, Uzt 23

Eibarko Udalak Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera antolatutako “II. balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa”ren irabazleak ezagutzera eman dira. Aurten 29 lagunek hartu dute parte. Lehenengo saria, 200 eurokoa, Rosa Garagarza Gurrutxagarentzat izan da, iaz ere irabazi zuena, eta bigarrena, 150 eurokoa, Yolanda Bahamonde Rejorentzat. Lehiaketaren aurreko edizioan bezala, irabazleek Eibarko Merkataritza Gune Irekiko komertzioetan gastatu ahalko dute dirua. Hirigintza, Ingurumen eta Obra zinegotzia den Joan Iraolak entregatu zizkien diplomak irabazleari eta bigarren sarituaren semeari, sari banaketan egotea posible izan ez zuelako.

Bestalde, eskualdeko saria, 250 euroko bonu batekin, Mutrikura joan da.

Lehenengo saria

Bigarren saria

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »