Balkoiak eta leihoak apaintzeko III. lehiaketaren sariak banatu dira

Balkoiak eta leihoak apaintzeko III. lehiaketaren sariak banatu dira
ETA KITTO 2021, Uzt 20

Eibarko Udalak Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera antolatutako III. balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman dira. Aurten 24 pertsonak hartu dute parte.

Eibarko Udalak bi sari eman ditu: lehenengoa, 200 eurokoa, Rosa Garagarza Gurrutxagarentzat izan da eta bigarrena, 150 eurokoa, Yolanda Bahamonde Rejorentzat; iazko irabazle berdinak. Berrikuntza gisa, aurten eskualdeko saria (Ermuak eta Elgoibarrek parte hartu dute) Eibarren ere banatu da, eta Maite Aranberrik irabazi du 250 euroko saria. Eibar Merkataritza Gune Irekiko dendetan gastatzeko bonuekin batera, Alberto Albistegui Ingurumen zinegotziak diploma bana eman die irabazleei.

Lehiaketa honen helburua izan da herritarren parte-hartzearen bidez herriaren ingurumen-kalitatea eta itxura estetikoa hobetzen laguntzea. Landareek eta loreek lagundu egiten dute hiri-ingurumen atseginago eta estetikoago bat sortzen guztion gozamenerako, eta ekimenaren bidez herritarren artean ohitura on hori bultzatu nahi izan da.

Balkoia1

1. saria: Rosa Maria Galarza

balkoia2

2. saria: Yolanda Bahamonde

balkoia3

Eskualdeko saria: Maite Aranberri

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »