Bart gaueko istripuaren lekuko bila dabil Ertzaintza

Bart gaueko istripuaren lekuko bila dabil Ertzaintza
2021/06/23 14:23
eta kitto!
Bart gauean, 22:30ean, Citroen C4 batek eta Hyundai batek aurrez aurre jo zuten elkar N-634 errepideko tunel baten barruan, Eibar eta Ermua artean. Gidarietako bat auto barruan harrapatuta geratu zen eta, atera ondoren, anbulantzian eraman zuten Donostia Ospitalera. Beste zauritua Mendaroko ospitalera eraman zuten.

Orain, Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren arrazoiak eta inguruabarrak argitzeko, eta daturen bat edo intereseko informazioren bat eman dezaketen lekukoen laguntza eskatzen du. Laguntza eskaintzeko. Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearen 943 53 91 25 telefono-zenbakira deitu daiteke.