Bederatzi positibo berri atzeman dituzte Eibarren, 27 Debabarrenean

Bederatzi positibo berri atzeman dituzte Eibarren, 27 Debabarrenean
2021/04/27 eta kitto!
Atzo bederatzi koronabirus kasu positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean bezala. Horrela, intzidentzia-tasa igo egin da eta 596,93an dago orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren zortzi positibo berri zenbatu zituzten (355,29); Deba lau (1.778,84); Ermuan (499,41) eta Mutrikun bina kasu (526,91); eta Mallabian eta Soraluzen bana. Beraz, Debabarrenean 27 positibo berri atzeman zituzten guztira.

EAEn 12.562 test diagnostiko egin ziren atzo, eta haietatik 774 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 82 Araban, 340 Bizkaian, 341 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 91 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 189 pertsona ZIUn daude.