Beltran bilatzeari lagako diotela eta, protesta egiteko manifestazioa deitu du Zaldibar Argituk, 19:00etan Untzagan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Beltran bilatzeari lagako diotela eta, protesta egiteko manifestazioa deitu du Zaldibar Argituk, 19:00etan Untzagan
ETA KITTO 2021, Mai 14

Joaquin Beltranen gorpuzkiak bilatzeko lanak bertan behera lagako dituztela jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzak eta, erabaki horren kontra protesta egiteko, hainbat mobilizazio deitu dira gaur arratsalderako Zaldibar Argitu plataformatik. Eibarren, manifestazioa egingo da, 19:00etan Untzagatik hasita.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »