Nolako berritasunak dakarzkigu hirugarren faseak?

0    Gizartea 
CDwes76
Nolako berritasunak dakarzkigu hirugarren faseak?
ETA KITTO 2020, Eka 08

EAE  konfinamendua arintzeko hirugarren fasera pasatu da gaur. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak herrialde batetik bestera ibili ahal izango dira, inolako murrizketarik gabe,

OSTALARITZA
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da gehienezko edukierarik egongo ostalaritzan, elkarte gastronomikoetan eta jatetxeetan. Barran zerbitzatzea ere baimenduko dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute.

MERKATARITZA
EAEn merkataritzarako erabiltzen diren guneak edukieraren %60 egongo dira zabalik, eta espazio komunetan eta jolasguneetan ere neurri bera errespetatu beharko da.

HEZKUNTZA
Eusko Jaurlaritzak 0-3 urtekoentzako haur eskolak irekitzea baimenduko du gaurtik aurrera, gehienez edukieraren %60. Ospitaleko, etxeko eta hezkuntza terapeutikoko hezkuntza arretarako lurralde zentroetan aurrez aurreko jarduerari ekingo diote.

KULTURA
Lliburutegiak, museoak, azokak egiteko eremuak, erakusketa aretoak eta zinemak irekita egongo dira, gehienez %60ko edukierarekin. Leku itxietan kultur jarduerak egiteko, gehienezko edukiera %60 izango da, eta laurogei pertsona elkartzeko aukera egongo da, aurrez ezarritako eserlekuetan. Aire zabalean egiten direnean ere, gehienezko edukiera %60koa izango da, baina mila pertsona elkartzeko aukerarekin, eserlekua aurrez ezarrita.

AISIALDIA
Bberriro hasiko dira egiten haur eta gazteentzako aisialdiko jarduerak. Aire zabalean direnean, gehienezko edukieraren %60ra mugatuko da parte hartzaile kopurua, eta gehienez berrehun parte hartzaile izango dira, hezitzaileak ere kontuan hartuta. Eremu itxietan egiten direnean ere, edukiera %60ra mugatuko da, baina gehienez laurogei parte hartzaile izango dituzte, hezitzaileak ere kontuan hartuta. Kasu batean zein bestean, gehienez hamabost laguneko taldeak —hezitzaileak barne— egingo dira.

KIROLA
Kirol instalazioak —igerilekuak ere bai— ireki daitezke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gehienez %60ko edukierarekin. Taldeko entrenamenduak ere egin ahal izango dituzte, kirolarien arteko interakzioarekin, arrauneko, banku finkoko eta pilotako diziplina guztietan, ekainaren 20tik aurrera lehiatzen hasteko. Ordutegiei dagokienez, berriz, adinekoentzat eta zaurgarrienentzat ezarritako lehentasunezko ordutegia ez dute kenduko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »