COVID-19a pasa duen pertsona bat berriz infektatu al daiteke? Zenbat denbora irauten dute antigorputzek gure organismoan? Ez berrinfektatzeko adina defentsa sortzen al dituzte? Eta COVID-19a berriz hartuz gero, sintomak arinagoak izaten dira? Galdera hauei erantzuten die Ana Galarragak ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan zientzia dibulgatzaileak egiten duen Koronabirusaren gakoak tartearen atal honetan.