Bertan behera laga dute ‘Jazarpenaren aurrean nola erantzuten duten justiziak eta familiak’ hitzaldia

Bertan behera laga dute ‘Jazarpenaren aurrean nola erantzuten duten justiziak eta familiak’ hitzaldia
2020/11/03 eta kitto!
Gurasoak Martxan programaren barruan gaur, azaroak 3, 18:00etan, udaletxean egin behar zen ‘Jazarpenaren aurrean nola erantzuten duten justiziak eta familiak’ izeneko hitzaldia bertan behera laga dute. Izan ere, gutxienez 12 lagunek eman behar zuten izena hitzaldia egin ahal izateko eta, kasu honetan, ez da baldintza hori bete. Beraz, ekitaldia bertan behera laga behar izan dute.