Beste bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Beste bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/03/31 10:50
eta kitto!
Atzo bost koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean bezala, eta intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du (200,19).

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan bost positibo atzeman zituzten, Mutrikun bi, eta Elgoibarren eta Deban kasu bana.

Atzo, 8.193 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 631 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 118 Araban, 297 Bizkaian, 210 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, martxoaren 21etik 28ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 33 hildako egon direla.