Bi edukiontzi erre dituzte Bidebarrieta kalean

Bi edukiontzi erre dituzte Bidebarrieta kalean
2021/07/07 eta kitto!
Bart gauean bi edukiontzi erre dituzte Bidebarrieta kalean, San Andres eskolatik gertu, Debabarreneko Mankomunitateak jakitera eman duenez. Horrela, maiatzaren eta uztailaren artean 22 edukiontzi erre dituzte guztira herrian. Izan ere, maiatzaren 8tik 9rako gauean bederatzi edukiontzi erre zituzten eta uztaileko lehen astean hamahiru dira erretako edukiontziak.

Gertaera hauek 13.592,44 euroko gastua eragin diete Mankomunitateari. Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez, “gertakari hauek onartezinak dira. Mankomunitatearen aurrekontua ez da ordena publikoaren aurkako gertaera hauek sortzen dituzten kalteak konpontzeko, eta eskualde osoari eragiten dion errespetu falta dira mota honetako ekintzak”.