Bi gizon atxilotu dituzte armak legez kanpo edukitzeagatik eta mehatxuengatik

Bi gizon atxilotu dituzte armak legez kanpo edukitzeagatik eta mehatxuengatik
2020/12/17 eta kitto!
Ertzaintzak 24 eta 32 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo Eibarren armak legez kanpo edukitzeagatik eta mehatxuengatik. Herriko gasolindegi batean emakume batek laguntza eskatu zuen bere senarrak mehatxatu zuelako eta hainbat familiar mendekua hartzera zihoazelako. Gertaera arratsaldeko 20:20ak inguruan gertatu zen.

Ertzainek auto bat gelditu zuten eta 22 kalibreko errebolberra aurkitu zuten bertan. Atxilotu batek esan zien arma berea zela, baina ez zuen lizentziarik. Bestetik, atxilotu biek polizia-aurrekari dituzte.