Bi koronabirus kasu beri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bi koronabirus kasu beri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Eka 22

Atzo bi koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta, horrela, intzidentzia-tasa igo egin da, 40,04an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan eta Elgoibarren kasu bana atzeman dituzte.

EAEn, atzo, 7.492 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 146 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 25 Araban, 87 Bizkaian eta 31 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 45 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »