Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/06/04 eta kitto!
Azken bi egunetan koronabirus kasu berri barik egon ondoren, atzo bi kasu berri atzeman zituzten Eibarren. Hala ere, intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du, 47,32an.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan eta Elgoibarren kasu bana atzeman zuten atzokoan.

Atzo EAEn 7.864 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 325 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 44 Araban, 160 Bizkaian, 118 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.