Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Ira 14

Atzo bi koronabirus kasu atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 192,91ekoa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun lau kasu atzeman zituzten atzo, Elgoibarren hiru, Ermuan bi, eta Soraluzen eta Deban kasu bana. Horrela, guztira 13 kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 6.289 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 218 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 21 Araban, 100 Bizkaian eta 89 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 54 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »