Bi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren
ETA KITTO 2021, Mai 18

Atzo bi koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren, aurreko egunean baino lau gutxiago, eta intzidentzia-tasa 232,95ean dago orain.

Eskualdeko beste herriei begira, Soraluzen hiru positibo atzeman dituzte, Elgoibarren bi eta Ermuan bat. Beraz, zortzi kasu izan dira guztira Debabarrenean.

EAEn, atzo, 9.812 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 280 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 23 Araban, 157 Bizkaian eta 91 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 133 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »