Bi lagun zauritu dira gauean, N-634 errepideko tunel batean gertatu den auto istripuan

Bi lagun zauritu dira gauean, N-634 errepideko tunel batean gertatu den auto istripuan
2021/06/23 eta kitto!
Bart gauean trafiko istripu larria gertatu zen Eibarren, bi ibilgailuk elkarren kontra jo zutenean. N-634 errepidean gertatu zen istripua, tunel batean, 66. kilometroan Kantabriako norantzan, gaueko 22:30ak aldera eta, horren ondorioz, errepidea norantza bietan moztuta egon da pare bat orduz. Larrialdi zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, gidarietako bat larriki zauritu eta Donostiako Ospitalera eraman dute eta beste gidaria, berriz, Mendarokora.