Biarritzen txertoa jasotzeko baldintzak zorroztu dituzte Hegoaldeko herritarrentzat

Biarritzen txertoa jasotzeko baldintzak zorroztu dituzte Hegoaldeko herritarrentzat
2021/06/22 eta kitto!
Orain arte webgune batean izena ematea nahikoa zen hitzordua hartzeko. Aurrerantzean, ordea, Ipar Euskal Herrian bizi zarela erakutsi beharko da txertoa jasotzeko.

Azken egunetan gora egin du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik Frantziara covid-19ren aurkako txertoa hartzera joan diren herritarren kopuruak eta txertaketarako irizpideak zorroztea erabaki dute agintariek. Frantziako Osasun Ministerioaren DoctoLib webgunean izena ematea nahikoa zen Biarritzeko zentroan hitzordua hartzeko eta hainbat gipuzkoarrek aukera hori baliatu dute txertoa ahalik eta azkarren jasotzeko.

Maider Arostegik Biarritzeko alkateak adierazi duenez, gaurtik aurrera txertoa hartzeko ordua emateko baldintzak zorroztuko dituzte. Hala, Ipar Euskal Herrian bizi zarela edo bertan lan egiten duzula ziurtatu beharko da izena ematerakoan. Edonola ere, argitu du azken egunetan txertoa hartu duten Hegoaldeko biztanleei bigarrena emango zaiela.