[BIDEOA] 1988ko uztailaren 19ko uholdeak iruditan

[BIDEOA] 1988ko uztailaren 19ko uholdeak iruditan
2019/07/16 12:25
eta kitto!
Eibarko Udal Artxiboak kanal propioa ireki zuen apirilean Youtube plataforman, gure inguru hurbileneko irudi bidezko artxiboak zabaltzeko eta eskuragarri jartzeko. 1988ko uztailaren 19an uholdeak izan zirela 31 urte betetzen dira eta, hori gogoratzeko,  Udal Artxiboak orduko irudiak erakusten dituen bideoa jarri du ikusgai bere kanalean. Harrezkero ez dogu holako uholderik ezagutu: egun bakar batean 170 litro erregistratu ziran metro karratuko, luiziak gertatu ziran baserri-bideetan, Ospitaleko, Asuako, Ubitxako edo Murrategiko erreketan eta sarbide nagusietan, eta trafikoa ere luzaroan moztuta egon zen… Kalte material eta ekonomiko haundiak izan arren, zorionez Eibarren ez zen hildakorik egon. 15 hildako egon ziren inguruko herrietan, gehienak Elgoibarren.

 

https://www.youtube.com/watch?v=8QaPJx0yPnY