Zapatua Kalean Ehuntzeko Eguna izan zen eta Altzoa elkarteak ekintza berezia antolatu zuen ‘Kaleak gureak dira’ goiburuarekin. Horrela, goizean zehar hainbat lagun kalean ehuntzen ibili ziren. Hauek ziren ekimenaren helburuak: ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea, eremu publikora ateratzea eta, auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko, harreman afektiboei balioa ematea.