[BIDEOA] Anbulatorioko kristalak apurtu dira haizearen eraginez

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
[BIDEOA] Anbulatorioko kristalak apurtu dira haizearen eraginez
ETA KITTO 2020, Urt 15

Haizeak gogor jo du bart gauean eta goizean eta horren eraginez  kalteak egon dira EIbarko anbulatorioan. Toribio Etxebarria kalera ematen duten kristal batzuk apurtu egin dira eta une honetan suhiltzaileak ari dira kristalak  kentzen. Garabia bat erabiltzen ari dira arriskua kentzeko, eta udaltzaingoak inguru horretako trafikoa moztu behar izan du. Segurtasun neurriak direla eta,  Toribio Etxebararria kaleko atea itxita dago eta, ondorioz, San Juan kaleko sarrera erabili beharko dute osasun zentrora joan behar dutenek. Udaltzaingotik adierazi dutenez, “lanak azkar egiten ari dira, eta laster zabalduko dute pasabidea“.

anbulatorio kristal apurtuta 2

Bestalde, 02:00ak aldera, haize bortitza zela eta, Ipurua zelaiko lanak babesteko hesi batzuk galtzadarantz erori dira, eta kalea moztuta geratu da. Udaltzainak bertara joan dira, eta hesiak obra aldera baztertu dituzte. Kalea trafikoari irekita geratu da.

03:20ak aldera, berriz, zuhaitz bat erori da Txonta kalean. Zerbitzu sailari jakinarazi zaio, kendu eta kalea libre uzteko.

 

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »