Zaintza eskubide kolektiboaren alde, greba feminista orokorra egingo da Euskal Herrian azaroaren 30ean eta, egun horretarako ekintzak eta bestelakoak prestatzeko asmoz, Eibarko Greba Batzordeak aste honetan egin du lehen asanblada mistoa. Aurrera begira, astean behin egingo diren asanbladak andra zein gizonentzat irekiak izango dira, ostegunetan, 18:30etik 20:00etara, Andretxean.