[BIDEOA] Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna Eibarren

[BIDEOA] Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna Eibarren
2021/11/25 eta kitto!
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, herriko talde feministek hainbat ekintza antolatu dituzte. Nalua eta Matraka talde feministek deituta manifestazioa egingo da arratsaldean, 19:00etan Untzagatik hasita. Mobilizaziorako goiburua “Emakumeok* lehen lerroan! Erasotzen gaituen sistemaren aurrean, autodefentsa feminista” da. Horrez gain, Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak Indarkeria Matxistaren Aurkako herritarren elkarretaratzea deitu du, 20:00etan Untzagan. Horrekin batera, goizean zehar ekainean ehundutako piezak Untzaga plazan (harmailen inguruan) jarri dira, “indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria hori jasaten duten emakumeei elkartasuna adierazteko ekintza sinboliko gisa”. Eta gaurko egunerako Puntu Lilaren kanpaina ere abiatu dute.