[BIDEOA] Urtearen bigarren zatia bideo batean laburbildu dugu

[BIDEOA] Urtearen bigarren zatia bideo batean laburbildu dugu
ETA KITTO 2021, Abe 29

Ailegatu zaigu urteari agur esateko garaia, baina aurretik 2021. urte honek eman duena laburbiltzen ahalegindu gara bihar etxeko buzoian jasoko duzuen aldizkari berezian. Urtekarian hilerik hile jaso ditugu Eibarren gertatu diren albiste nagusiak, zuekin batera errepasatzen joateko. Gainera, aurtengoa urte berezia izan da gurean, Eibar herria sortu zela 675 urte bete direlako. Horregatik, efemeride garrantzitsu horren inguruan antolatu diren jarduerei tarte berezia eskaini nahi izan diegu eta, besteak beste, Ego Ibarra batzordearen eskutik argia ikusi duten “Atzo goizeko ipuiñak (bene-benetakuak)” bildumako biñeta batzuk ere bildu nahi izan ditugu.

Eta oraingoan berritasunekin gatoz: irailaz geroztiz gure ikus-entzunezkoen atala indartzeko lanean ari gara eta, Internet bitartez zabaltzeko egin ditugun bideo kopuruak ez ezik, horien kalitateak ere modu nabarmenean egin du gora. Horri esker, irailetik hona grabatu eta ekoiztutako irudiekin bideo hau prestatu dizuegu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »