Bihar bueltatuko da merkadilloa Urkizura, 11 janari-posturekin

Bihar bueltatuko da merkadilloa Urkizura, 11 janari-posturekin
2020/05/19 15:07
eta kitto!
Gaur bertan Udaletik jakinarazi dutenez, bihar (eguaztena, maiatzak 20) asteroko azoka zabalduko dute Urkizun, betiko ordutegian. Oraingoz jateko gauzak saltzen dituztenek bakarrik hartuko dute parte eta 11 postu ipiniko dira guztira. Hala ere, postuen artean segurtasun-tartea gorde ahal izateko bi parkeetan banatuta egingo da merkadilloa: lau postu goiko parkean egongo dira eta beste zazpiak, berriz, betiko tokian, beheko parkean zabalduko dituzte. Udalak adierazi duenez, “postuak segurtasun-tarteak eta higienerako zein osasuna zaintzeko neurriak errespetatuz jarriko dira. Era berean, gogorarazten da pertsonen arteko distantzia nahikoa mantendu beharko dela, guztion babesa eta segurtasuna bermatzeko”.