Bihar ez dute azken ostiraleko kontzentraziorik egingo COVID-19k eragindako egoera dela-eta

Bihar ez dute azken ostiraleko kontzentraziorik egingo COVID-19k eragindako egoera dela-eta
2020/10/29 16:30
eta kitto!
COVID-19ren eraginez kolore gorriz sailkatutako herrietan urriko azken ostiraleko elkarretaratzeak ez egitea  gomendatu du Etxerat-ek eta, emandako aholkuari jarraituta, Eibarko Sarek biharko aurreikusita zegoen kontzentrazioa bertan behera lagatzeko erabakia hartu du. Datorren hilean egoerak hobera egiteko esperantzarekin, azaroko azken barixakuan betiko martxan elkarretaratzea egiteko moduan izatea espero dute antolatzaileek.