Bihar hasiko da udako denboraldia kanpoko igerilekuetan
                
                    2019/06/07
                    06:44
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Bihar (zapatua, ekainak 8) zabalduko dituzte Ipuruako kanpoko igerilekuak, irailaren 14ra arte iraungo duen udako denboraldiari ekiteko. Egunero goizeko 10:30ean zabalduko dituzte igerilekuak, baina aurreko urteotan baino ordu erdi geroago, 20:30ean itxiko dituzte ekainean eta uztailean. Abuztuan eta irailean, berriz, goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00ak arte egongo dira zabalik. Instalazioei buruzko informazio guztia www.eibarkirola.eus helbidean aurkituko duzue.