Bihar ospatuko den “Planetaren Ordua” ekimenarekin bat egingo du Udalak aurten ere

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar ospatuko den “Planetaren Ordua” ekimenarekin bat egingo du Udalak aurten ere
ETA KITTO 2021, Mar 26

Eibarko Udalak bat egingo du aurten ere Planetaren Ordua ekimenarekin eta bihar (zapatua, martxoak 27), 20:30etik 21:30era bitartean, ordubetez itzaliko dira Untzaga Plazako eta udaletxearen alboetako fokuak, fatxadako erlojuaren argiak, arkupeetakoak, eta Ibarkurutzeko iturrikoak, klima-aldaketaren aurkako keinu sinboliko gisa. WWF erakundeak sustatu eta Nazio Batuek babesten dute ingurumena babesteko mundu mailako kanpaina hau.

Jon Iraola Eibarko alkatearen berbetan, “eibartar guztiak animatu nahi ditugu aurten ere aldaketa klimatikoaren aurkako eta naturaren aldeko mugimendu global honetara batzera, ordubetez argia itzaltzea bezalako keinu sinple bat eginez. Izan ere, krisi klimatikoa guztioi eragiten digun errealitatea da, eta, beraz, lagundu behar dugu klimaren alde lan egiten ekintza guztietan parte hartuz, jarduera xumeak izan arren”.

Planetaren Ordua modu digitalean ere ospatuko da, eta hainbat ekitaldi birtual egingo dira, non kultura guztietako milioika pertsona naturaren defentsan konektatuta egongo baitira. WWF España erakundeak ekimen digital bat antolatuko du bihar larunbatean.  Nahi duenak bat egin dezake ingurumen-ekimenarekin honako web honetan:  http://horadelplaneta.es/.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »