Eibarko Udalaren eskutik martxan dagoen Europako Mugikortasunaren Astearen egitarauaren barruan, bihar (eguaztena, hilak 22) Autorik Gabeko Eguna izango da. Hori dela eta, automobilaren ordez garraio publikoa erabiltzea sustatzeko asmoz, Udalbus zerbitzua doan erabili ahal izango da bihar egun osoan, Eibar, Azitain, Amaña eta Eibar-Arrate barruan egin beharreko ibilbideetan.
#eibarkoudala#ingurumena#udalbusasteaautorikgabekoegunaeuropakomugikortasunaren
Gaiarekin zerikusia duten albisteak