Bihar irekiko dituzte berriro ere Koskor, Kontent eta Kultu tabernak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bihar irekiko dituzte berriro ere Koskor, Kontent eta Kultu tabernak
ETA KITTO 2020, Uzt 22

Bihar, osteguna, zabalduko dituzte berriro Kultu, Koskor eta Kontent tabernak. Joan den astelehenetik egon dira  itxita, prebentzio-neurri gisa, jabeen senide batek COVID-19an positibo eman zuelako.  Egun hauetan jabeek egin dituzten PCR frogetan negatibo eman dute. Beraz, bihartik aurrera  hiru tabernak segurtasun-berme osoarekin ireki ahal izango dituzte . Bidez batez, tabernetako jabeek eskerrak eman nahi dizkiete herritar guztiei egun hauetan jasotako babesarengatik.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »