Bihartik aurrera Gipuzkoa itxita egongo da, 483,30eko intzidentzia-tasara iritsi baita

0    Gizartea 
CDwes76
Bihartik aurrera Gipuzkoa itxita egongo da, 483,30eko intzidentzia-tasara iritsi baita
ETA KITTO 2021, Api 12

Gaur eguerdian eman dituzte ezagutzera  herrietako azken zenbakiak, datu orokorrekin batera. Euskadik 400 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditu du:  100.000 biztanleko  410,95 kasu izan baitira azken 14 egunetan. Adierazle hori 423,97 kasutan kokatzen da Araban (420,05 kasutan aurreko jardunaldian); 354,38 kasutan Bizkaian (347,59 kasutan aurreko egunean); eta 483,30 kasutan Gipuzkoan (463,04 kasutan larunbatean). Hortaz, gune gorrian ez dagoen lurralde bakarra Bizkaia da, baina joera goranzkoa da.

Gainera, zainketa intentsiboetako unitateetako presioak gora egiten jarraitzen du, 125 ohe okupaturekin, aurreko egunean baino lau gehiago, eta ospitaleratze berriak 64ra igo dira, aurreko egunean 55 izan ziren bitartean.

Asteburuan (ostiraletik igandera bitartean 51  koronabirus kasu positibo gehiago atzeman dituzte Debabarrena eskualdean, horietako 17 Eibarren (3 ostiralean, 2 larunbatean eta 12 igandean). Eibarren, beraz, intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 345,78an kokatuz. Soraluzen egoerak okerrera egin du: 18 positibo atzeman dituzte asteburuan eta 956,22ko intzidentzia metatua daukate 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Beraz, hurrengo egunetan itxiera perimetrala izango dute Soraluzen. Itxita egngo den herri bakarra izango da Debabarrenean.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan hiru  positibo atzeman dituzte azken egunotan eta eremu gorritik atera da herria, 262,19ko intzidentziarekin, .  Bestalde, 4 kasu detekatu dituzte Elgoibarren (eremu laranjan jarraitzen dute), 2 Deban, 3 Mendaron eta 4 Mutrikun.

Gipuzkoan 5.000 biztanletik gorako 21 herri daude eremu gorrian: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga,  Azkoitia,  Beasain, Errenteria, Hondarribia,  Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Vilabona, Zarautz eta Zumarraga.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. GogoratuCOVID19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »