Bingoan jokatzen arratsalde polita pasa zuten guraso berbalagunak familian

Bingoan jokatzen arratsalde polita pasa zuten guraso berbalagunak familian
2020/04/23 12:21
eta kitto!
Etxean egon beharra dugunean badirudi egunak 24 ordu baino gehiago dituela, eta etxekoak ez aspertzeko ideia bila gabiltza egunero. ...eta kitto! Euskara Elkarteak asperralditik irteteko bingoan jokatzeko proposamena egin eta pozarren onartu dute guraso berbalagunek.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300Eguazten arratsaldean partida dibertigarria jokatu genuen ...eta kitto!-k, guraso berbalagunek eta haien seme-alabek, internet bidez jakina! 12 familiak egin zuten bat bingo-jokoarekin eta zoragarri pasa genuen. Lerroa osatzea hainbat parte-hartzailek lortu zuten, baina bingoa Karen McElroy-k osatu zuen aurrena. Saria ere jasoko dute konfinamendu-sasoia pasatu ondoren. Datorren astean beste jokaldi bat egingo dugu.

barrurako