Bisita gidatu bereziak prestatu ditu Geoparkeak Gabonetarako

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Bisita gidatu bereziak prestatu ditu Geoparkeak Gabonetarako
ETA KITTO 2020, Abe 18

Euskal Kostaldeko Geoparkeak familia osoari zuzendutako bisita gidatuak prestatu ditu Gabonetarako eta proposamen ezberdinak eskainiko ditu, “bertako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutu eta bizi ahal izateko”. Besteak beste, Geoparkeko flyscha uretatik ezagutzeko itsas-ibilaldiak, Geoparkearen barnealdean familiartean egiteko jarduerak edota proposamen kulturalak eskainiko dituzte Deban, Mutrikun eta Zumaian.

Bisita gidatuen egutegia,bakoitzari buruzko informazio zehatza eta ordutegiak www.geoparkea.eus webgunean kontsultatu daitezke eta, erreserba egin nahi izanez gero. aipatutako helbide horretan bertan egin daiteke. Bestalde, Gabonetarako eskaintza berezia osatzeko, bi tailer egingo dira: alde batetik, abenduaren 26an (zapatua), Deban, Mutrikun eta Zumaian hainbat parke eta lorategi aukeratu dituzte, zentsoa egiteko eta, bestalde, inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu dute Itziarren, abenduaren 30erako (eguaztena).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »