Bizikletak garbitzeko guneak jarriko dituzte Azitainen eta Ubitxan

Bizikletak garbitzeko guneak jarriko dituzte Azitainen eta Ubitxan
2019/01/07 16:47
eta kitto!
Eibarko Udalak bizikletak garbitzeko gune bat jarri du Azitainen, Altzubarren frontoiaren parean, eta beste bat ipiniko du Ubitxan, Unberako igoera hasten den iturri ondoko aparkalekuan. Ubitxako garbigunearen lanak aste honetan hasiko dira eta aste batzuk barru egongo da martxan.

Ekimen honek 9.000 euroko kostua izango du eta txirrindularien eskaera bati erantzuna emateko gauzatuko da. Garbiguneek altzairu herdoilgaitzeko egitura izango dute eta metakrilatozko manparak jarriko zaizkie alboetan. Barruan iturri bat egongo da, sakagailuarekin, eta ura presioarekin botako du.

Herritarrek ogibidez jokatzeko deia egin dute Udal ordezkariek, bandalismo ekintzak saihesteko. Izan ere, Azitaingo egitura jarri eta egun gutxitara norbaitek mahuka lapurtu zuen.

 

Argazkia: Eibarko Udala