Bizilagunak ekimenaren zazpigarren edizioa online egingo da hilaren 29an

Bizilagunak ekimenaren zazpigarren edizioa online egingo da hilaren 29an
2020/11/16 09:24
eta kitto!
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatzen duen Bizilagunak egitasmoak ohiko formatua aldatu behar izan du aurten eta gala berezia egingo dute Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren YouTubeko kanalaren, Facebooken eta Instagramen bitartez. Saioa azaroaren 29an egingo da, 17:00etan, eta, besteak beste, Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkatea, Jon Maia bertsolaria eta Nora Ugarteburu abokatua izango dira bertan.

Martxoko konfinamenduan eta alarma-egoera ezarrita izan zen bitartean, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak diagnostiko bat egin zuen Bizilagunaken parte hartzen zuten migratzaileek konfinamenduan eta deseskaladan zituzten zailtasun eta behar nagusiei buruz, elkarrizketa sakonen bidez.

Hortik aurrera, hurbilketa, elkartzea eta elkar ezagutzea sustatzeko modu berriak ezarri dituzte, auzotasun inklusiboaren oinarriak. “Horregatik, aurten uste dugu Bizilagunak inoiz baino beharrezkoagoa dela, sare eta bakardade faltagatik. Internet bidez edo telefonoz, Bizilagunak familia autoktonoen eta migratzaileen arteko harremana sustatzen jarraituko du. Auzotartasunetik aurrera elkartzeko eta elkarri laguntzeko harremanak suspertu behar dira, are gehiago zailtasun-uneetan”, diote.