Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ proiektuari berrekin dio
2021/10/05
08:34
eta kitto!
Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ proiektua jarri zuen martxan udaberri inguruan eta, bertan, Bizipoza osatzen zuten zenbait elkartek parte hartu zuten, zenbait musikarirekin diskoa grabatuz (besteak beste, Aitor Gorosabel eta Miren Narbaiza eibartarrekin). Orain, bigarren grabaketa bat hasi dute, abesti eta bideoklip berriekin.
Edizio berri honetan hamar abesti eta bideoklip sortuko dituzte, Bizipoza osatzen duten elkarteen egunerokoa eta haien baloreak gizarteratzea helburu. “Elkarlanean, euskaratik eta euskaraz”, Bizipozakoek diotenez.
Hasi dituzte proiektu berriko grabaketak, eta irailaren 30ean Etiopia Utopia Fundazioko kideak, Ane Labaka bertsolaria eta abestiaren letragilea eta Demode Quartet taldea izan ziren grabatzen. Urriaren 2an, ostera, EH Down Sindrome Fundazioko kideak, Motxila 21 taldea, eta Andoni Egaña bertsolaria eta abestiaren letragilea egon ziren.
Bizipozakoen arabera, “grabaketak giro onean eta alaian egin ziren eta, bai sortzaileak, bai elkarteetako kideak, bai Bizipozako kideak, oso pozik gelditu ginen egindakoarekin. Dudarik gabe, urtarrilean argitaratuko dugun CD-DVDak emaitza ederra izango du”.
Argazkiak: Ibai Arrieta.