Bizum bidezko ordainketa-sistema eskaintzen hasi dira Udalean

Bizum bidezko ordainketa-sistema eskaintzen hasi dira Udalean
2023/05/10 eta kitto!
Udalaren zerga, ordainagiri, isun eta likidazioak ordaintzeko Bizum bidezko ordainketa-sistemaren aukera ematen hasi dira aste honetan. Beraz, eibartarrek aurrerantzean ordainketa horiek udal-webguneko “Tramiteak eta zerbitzuak atalean kokatutako “Nire ordainketa: erreziboak, isunak eta likidazioak” aukera bidez egin ditzakete. Behin barruan, erabiltzailea Euskal Administrazioaren ordainketa-pasarelara birbideratuko da, eta bertan, hemendik aurrera, txartelarekin edo online bankaren bidez ordainketak egiteaz gain, Bizum aukera hautatu ahal izango du, Igorlea eta Luzapena-Errreferentzia-Identifikazioa-Zenbatekoa kontzeptuei buruzko datuak txertatu ondoren. Izapidea amaitzeko, zenbatekoa kargatuko zaion pertsonaren telefono-zenbakia jarriko da, bai eta sistemak adierazitako telefono-zenbakira bidalitako segurtasun-gakoa ere.