BNI Armagin Eibar enpresa-taldeak hirugarren urteurrena ospatuko du gaur

BNI Armagin Eibar enpresa-taldeak hirugarren urteurrena ospatuko du gaur
2020/01/31 10:40
eta kitto!
Hirugarren urteurrena dela eta, taldeak ekitaldi berezi bat egingo du Eibarko Armagintzaren Museoan gaur (urtarrilak 31), 13:00etatik 15:00etara. Bertan, Eibarko Udaleko eta Debegesako ordezkariak eta eskualdeko eta inguruko hainbat enpresaburu izango dira. Aitor Buendía kazetariak zuzendutako ekitaldi ofiziala izango da, eta, ondoren, parte-hartzaileek luntxa izango dute.

BNI Armagin Eibar duela hiru urte hasi zen lanean, taldeko kideen artean sinergiak sortzeko eta negozio-aukerak sustatzeko. Ordutik gaur arte, 6.759.454 € fakturatu ditu kideen artean trukatutako negozioari esker.

Mota guztietako enpresek eta hainbat sektoretako enpresek osatzen dute taldea: enpresa industrialak, aseguruak, eraikuntza, informatika, autoen salmenta, higiezinen enpresa, eta abar. “Negozioa egiteko gogoa duen edonork du tokia taldean” dio Lander Abarrategi Armagin Eibar BNIko presidenteak.

Bilera-sistemari, talde-lanari eta elkarri laguntzeko filosofiari esker, taldekideek euren enpresen fakturazioa eta negozio-aukerak handitu dituzte. Ekitaldira joan nahi izanez gero edo BNI Armagin Eibarri buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, deitu 639-257-983 telefonora (Lander- lehendakaria).