Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/09/09 eta kitto!
Orain dela bi egun koronabirus kasurik atzeman ez ondoren, atzo bost kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 265,71ekoa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 11 kasu atzeman zituzten atzo, Mutrikun lau, Ermuan bi eta Deban bat. Horrela, guztira 23 kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 5.646 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 234 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 27 Araban, 120 Bizkaian eta 83 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 57 pertsona ZIUn daude.