Atzo bost koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, egunean baino bi gehiago. Horrela, intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du 109,19an kokatuz.
Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun 12 kasu atzeman dituzte; Soraluzen lau, Elgoibarren bi eta Ermuan bat. Beraz, guztira 24 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.
EAEn, atzo, 9.260 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 649 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 62 Araban, 294 Bizkaian eta 260 Gipuzkoan eta 33 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 18 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 25 pertsona ZIUn daude.