Bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Bost positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/03/30 eta kitto!
Atzo bost koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, eta intzidentzia-tasa 200,19koa da herrian.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren lau positibo atzeman zituzten, eta Ermuan, Mallabin, Mutrikun eta Deban kasu bana.

Atzo, 8.918 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 501 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 97 Araban, 222 Bizkaian, 172 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 66 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 80 pertsona ZIUn daude.