Bost positibo berri atzeman zituzten Eibarren

Bost positibo berri atzeman zituzten Eibarren
2021/03/04 eta kitto!
Atzo bost koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta, ondorioz, eremu laranjan jarraitzen dugu 334,86ko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan sei positibo atzeman zituzten, Deban bi eta Elgoibarren bat.

Atzo, 9.409 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 331 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 33 Araban, 216 Bizkaian, 78 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 124 pertsona ZIUn daude.