Botikek Osasun Sailari botiketako testetan erregistratzen diren positiboen berri eman ahalko diote

Botikek Osasun Sailari botiketako testetan erregistratzen diren positiboen berri eman ahalko diote
2021/11/17 11:35
eta kitto!
Euskadiko botikek, gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egiten diren antigenoen testetan erregistratzen diren positiboen berri eman ahalko diote Errezeta Elektronikoko inprimaki baten bidez. Orain arte, testa egiten zuten pertsonek eman behar zioten positiboaren berri, Sailaren web-orrian gaitutako inprimaki baten bidez, eta Covid-19a ez hedatzeko ezarritako oharrei jarraitu. Helburua da botikak inplikaraztea jakinarazpenean, Osasun Sailari kasu positiboen ahalik eta kopuru handienaren berri ematen zaiola bermatzeko. Botikek erregistratzen dituzten datuak EAEko Osasun Sistema Publikoak erabiliko ditu hitzordu bat izapidetu eta proba diagnostikoa egiteko.

Botikako test batean positibo ematen duenak isolatuta egon beharko du, harik eta emaitza egiaztatu arte.