Burgosko Prozesuaren inguruko mahaingurua gaur arratsaldean Coliseoan

Burgosko Prozesuaren inguruko mahaingurua gaur arratsaldean Coliseoan
ETA KITTO 2020, Abe 03

Goldatu Francoren diktadura garaiko Euskal Preso eta Errefuxiatuaren eskutik gaur arratsaldean ekitaldi publikoa egingo da Coliseoan Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenaren bueltan. “El Proceso de BURGOS-ko Epaiketa. Un ayer de hoy – Gaurko iragana” ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, protokolo sanitarioarekin. Jarraian, 18:30ean, lehen atalari ekingo diote, orduko hartan bizia galdu zuen Roberto Perez Jauregiti omenaldia egiteko. Eta 19:00etan hasiko da bigarren atala, zortzi lagun bilduko dituen mahainguruarekin. Miguel Castells, Francisco Letamendia “Ortzi” eta Pedro Ibarra abokatuekin bost prozesatuk hartuko dute parte: Itziar Aizpurua, Arantxa Arruti, Antton Karrera eta Jon Etxabe eta Enrike Gesalaga eibartarrak. Elixabete Garmendia kazetariak eta Josu Chueca historialariak egingo dituzte aurkezle eta moderatzaile lanak. Sarrera doakoa da eta Kutxabank-en eta Coliseoko lehiatilan eskuratu ahal izango dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »