Burulogy programaren ikasturte berria martxan

Burulogy programaren ikasturte berria martxan
2018/10/24 eta kitto!
Teknologia berriekin entrenamendu kognitiboa egiteko programa da Burulogy. Erabiltzaile bakoitzarentzat egokitutako saioak izaten dira eta euren garapena kontrolatzeko aukera ematen du Burulogy berak sortutako sistemak. Orain arte 162 lagunek hartu dute parte programan eta laugarren edizioa izango da aurtengoa. Saioak Untzagako jubilatu etxean egingo dira urritik ekainera martitzen eta eguaztenetan 16:30etik 17:30era eta, izena emateko, www.burulogy.com webgunean edo jubilatu etxean egin daiteke. Dagoeneko 12 pertsonako taldea osatu dute eta ez dago izena emateko epemugarik.