Carlos Taibo idazleak hitzaldia emango du bihar arratsaldez Errebal Plazan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Carlos Taibo idazleak hitzaldia emango du bihar arratsaldez Errebal Plazan
ETA KITTO 2022, Api 25

Gerrarik Ez Eibar eta Lumaltik Herriak elkarteen eskutik, “Rusia frenta a Ucrania. Imperios, pueblos, energía” izenburuko hitzaldia eskainiko du bihar, martitzena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Errebal Plazan. Carlos Taibo idazle, editore eta Administrazioetako eta Politika Zientzietako irakasle erretiratua da eta, aldi berean, altermundialismoaren, desazkundearen, zuzeneko demokraziaren eta anarkismoaren defendatzaile sutsua.

Mendebaldeko potentziak atzean direla, Ukraina eta Errusiaren arteko tentsioak berriz azaleratu diren honetan, tentsio horien jatorria azaltzen ahaleginduko da biharko hitzaldian, gatazkari buruzko azalpenak emanez eta AEBek, Europako Batasunak eta Errusiak dauzkaten ardurak ahaztu barik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »