COVID-19 kasu berri bat Eibarren

0    Gizartea 
CDwes76
COVID-19 kasu berri bat Eibarren
ETA KITTO 2020, Eka 13

 

Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 21 izan dira EAEn, atzo baino 13 gehiago. Horietako bat Eibarren erregistratu dute. Gipuzkoan guztira 9 kasu atzeman dituzte (kasu bana Eibar, Oñati, Donostia, Arrasate eta Orion, eta 4 kasu Aretxabaletan). Asteazkenean Eibarren kasu berri bat agertu zen eta, bi egun segidan kasu berririk gabe egon ondoren, gaur beste bat zenbatu dute. Beraz, pandemia hasi zenetik guztira 216 kasu metatuta daude Eibarren, Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera,

Gipuzkoan bezala, Bizkaian 9 kasu berri daude: 4 Bilbon eta kasu berri bana Gernika, Gorliz, Leioa, Lezama eta Otxandion.

Araban, berriz, 3 kasu atzeman dituzte: 2 Gasteizen eta bat Agurainen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »